XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(1300 m) - Larrañe (
Errekaren bazterrean, lerroan daude 8 bizileku; bost ezkerraldean, hiru eskuinaldean.
Hona bataz besteko neurriak: 6-9 metroko diametroa eta metro leko goratasuna.
Larrañeko errekatik goiti Larrañeko lepora doan bide zaharra Orhi gailurraren indargune batean zehar zihoan, gero Erroimendiko lepotik iraganez, tontor beraren Ekialdeko mazelan zehar joateko.
Ekialdean, larre oso handiak dira (
Haien oinetan sortzen dira Holtzarteko eta Olhabidiako haitzarte sakonak.
Goratasun horietan protohistoriako hondakin ugari aurkitzen da eta erran dezagun ehortz-oroitarriak bizilekuak baino gorago tokituak direla; hauek nahitara ur-guneei eta larreei hurbil, baso bazterretan eraikiak direlarik.
(1150 m) - Larrañe.
Izen bereko goizelaian, bidearen Mendebaldean, daude 8 bizilekuak, Larrañeko harana menean daukatelarik.
Bataz beste 7 m diametrokoak dira.
(1300 m) - Larrañe (
Erroimendiko lepoa aitzin, bihurgune hertsi baten eskuinaldean, zazpi bizileku ikusten dira, bi taldetan banatuak, malda bizian den lurrean.
8 metroko diametroa dute, bataz beste.
(1363 m) - Larrañe.
Larrañetik gora doan bidearen eskuinaldean zegoen harrespila, 5 m diametrokoa eta 9 harriz inguratua.
Bide berria egitean arrasatua izan zen.
Ekialderago, 8 m diametroko bi tumulu daude, uso tirotegi batzuekin asko hondatuak izan direnak...
(1350 m) - Larrañe (
Lepotik landa 500 metrotara eta gaurko bidearen Man ikus daiteke tumulu zirkular bat, 10 bat metro diametrokoa eta metro 1 gorakoa.
Apalgune handi bat (aspaldiko lapurketa) dauka erdialdean eta HEan.
Oroitarri hori, Ean, oraino ageri den lehengo bideari itsatsia dago.
Gaurko bidearen azpialdean bizileku sail bat badago Azpildoia, Uthurzeheta, Oiharzabala borden ondoan, gehiago aipatu gabe utziko ditugunak.
Larrañeko lepotik Otsogorritxipiara doan bizkarregiko bidearen inguruan ere hil-oroitarri bakar batzuk badira:
(1590 m) - Larrañe.
Hamar bat metro diametrokoa da, eskistozko hartxabalez osatua.
Erdigunean osoki hondatua izana da.